Zein da 'ixurtu' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa

Garbitzeko tresnak. (Freepik)

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, ostrue hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, ixurtu hitza aukeratu du Azkoitia Gukak. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Ixurtu hitzak zerbait isuri dela esan nahi du Azkoitian. Hona hemen adibide bat:

  • Azkoitiko hizkeran: "Atzo etxien fregatzeko baldie ixurtu zikun".
  • Euskara batuan: "Atzo etxean garbitzeko ontzia isuri zitzaigun".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide