Zein da 'ostrue' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa

Letxuga hostoak. (Pixabay)

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, jaixue hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, ostrue hitza aukeratu du Azkoitia Gukak. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Ostrue hitzak hostoa esan nahi du Azkoitian. Hona hemen adibide bat:

  • Azkoitiko hizkeran: "Letxuga ostro gexegi dauke entsalada honek".
  • Euskara batuan: "Letxuga hosto gehiegi du entsalada honek".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide