Zein da 'jaixue' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa

Bi lagun lanean. (Pixabay)

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, zopa ein adieraren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, jaixue hitza aukeratu du Azkoitia Gukak. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Jaixue hitzak itxurazkoa esan nahi du Azkoitian. Hona hemen adibide bat:

  • Azkoitiko hizkeran: "Jaixue etorri den/k gaur Joseba lanea".
  • Euskara batuan: "Itxurazkoa etorri dun/k gaur Joseba lanera".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide