Zein da 'zopa ein' Azkoitiko adieraren esanahia?

Erredakzioa 2025eko otsailaren 28a

Pertsona bat oinak bustita. (Freepik)

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, pikie hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, zopa ein adiera aukeratu du Azkoitia Gukak. Ba al dakizu zein den adiera horren esanahia?

Zopa ein adierak bustitzea esan nahi du Azkoitian. Hona hemen adibide bat:

  • Azkoitiko hizkeran: "Ein tzun zaparraiekin zopa ein ginen etxea ailatzeako".
  • Euskara batuan: "Bota zuen zaparrada eta gero, busti egin ginen etxera ailegatzerako".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.