Pikie hitzak bi esanahi ditu Azkoitian. Batetik, aldapa handia dagoela esateko erabiltzen da, eta bestetik, gai beltzaxka, likatsua eta bigunari egiten dio erreferentzia. Hona hemen adibide bana:
Aldapa handiaren kasuan:
- Azkoitiko hizkeran: "Hemendik Kakutea bezelako aldapa pikeik ezta leku askotan eongo".
- Euskara batuan: "Hemendik Kakuetara bezalako aldapa handirik ez da leku askotan egongo".
Produktu beltzaxka, likatsua eta biguna dela esateko kasuan:
- Azkoitiko hizkeran: "Zahatun pikien bezelakue ematexou pelotan narruei".
- Euskara batuan: "Zahatoari ematen diogun produktua ematen diogu pilotaren narruari".
Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.