Zein da 'marta' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, burutik berakue hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, marta hitza aukeratu du Azkoitia Gukak. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Marta hitzak pertsona bat leloa dela esateko erabiltzen da Azkoitian. Hona hemen adibide bat:

  • Azkoitiko hizkeran: "Hi haiz marta, sekule ez haiz azkartuko!".
  • Euskara batuan: "Hi haiz leloa, inoiz ez haiz bizkortuko!".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide