Zein da 'burutik berakue' Azkoitiko hitzaren esanahia

Erredakzioa

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, baltsiue hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, burutik berakue hitza aukeratu du Azkoitia Gukak. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Burutik berakue hitzak katarroari egiten dio erreferentzia Azkoitian, sudurreko eta buruko karga izaten denekoa. Hona hemen adibide bat:

  • Azkoitiko hizkeran: "Hau den burutik berakue harrapau denena, ez?".
  • Euskara batuan: "A zer nolako katarroa harrapatu dunan, ezta?".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide