Zein da 'baltsiue' Azkoitiko hitzaren esanahia

Erredakzioa 2025eko urtarrilaren 31

Jendetza dantzan, Zelatungo erromerian. (Ihintza Elustondo)

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, ertera-munek hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, baltsiue hitza aukeratu du Azkoitia Gukak. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Baltsiue hitzak dantza lotua esan nahi du Azkoitian. Hona hemen adibide bat:

  • Azkoitiko hizkeran: "Baltsiue eittezunak multie zauken lehen; bakarrik sueltun eittie zeuen".
  • Euskara batuan: "Dantza lotua egiten zuenak isuna jasotzen zuen lehen; dantza sueltoa egin zitekeen soilik".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide