Zein da 'ertera-munek' Azkoitiko hitzaren esanahia

Erredakzioa 2025eko urtarrilaren 24a

Bi pertsona solasean. (Pixabay)

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, apuntexe hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, ertera-munek hitza aukeratu du Azkoitia Gukak. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Ertera-munek hitzak lerdokeriari egiten dio erreferentzia Azkoitian. Hona hemen adibide bat:

  • Azkoitiko hizkeran: "Hauek dittun/k ertera-munek botatzen ai geana ointxe".
  • Euskara batuan: "A ze nolako lerdokeriak ari garen esaten oraintxe bertan".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide