Zein da 'apuntexe' Azkoitiko hitzaren esanahia

Erredakzioa

Ehiztari bat. (Pixabay)

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, destantalaue hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, apuntexe hitza aukeratu du Azkoitia Gukak. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Apuntexe hitzak punteria ona, begi ona izatea esan nahi du Azkoitian. Hona hemen adibide bat:

  • Azkoitiko hizkeran: "Gizon horrek zaukein/k apuntexe, beti asmatzein/k bere eskopetikin".
  • Euskara batuan: "Gizon horrek din/k begi ona, beti asmatzen din/k bere eskopetarekin".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide