Zein da 'destantalaue' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2025eko urtarrilaren 10a

Agure bat baratzean lanean. (Freepik)

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, txartxue hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, destantalaue hitza aukeratu du Azkoitia Gukak. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Destantalaue hitzak pertsona bat kankailua edo baldarra dela esan nahi du Azkoitian. Hona hemen adibide bat:

  • Azkoitiko hizkeran: "Hori den pertsona destantalaue, ezten makurtzeko kapaz e".
  • Euskara batuan: "Zelako pertsona baldarra, ez da makurtzeko gai ere".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide