Zein da 'txartxue' Azkoitiko hitzaren esanahia

Erredakzioa 2025eko urtarrilaren 3a

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, zukau hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, txartxue hitza aukeratu du Azkoitia Gukak. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Txartxue hitzak txarra esanahiaren kontrako zentzua hartzen du Azkoitian, -txo edo kasu honetan bezala -txue atzizkia izenondoari gehitu eta gero. Hona hemen adibide bat:

  • Azkoitiko hizkeran: "Txartxue den ba loterixe tokatzie, ba al dakin zenbat gauze ein leizken!".
  • Euskara batuan: "Ikaragarria litzateke loteria egokitzea; ba al dakizu zenbat gauza egin daitezkeen".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide