Zein da 'zukau' Azkoitiko hitzaren esanahia

Erredakzioa 2024ko abe. 27a, 09:00

Pertsona bat patata zanpatzen.

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, erixue hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, zukau hitza aukeratu du Azkoitia Gukak. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Zukau hitzak janariren bat, hala nola patata edo garbantzuak sardexkarekin zanpatzea esan nahi du Azkoitian. Hona hemen adibide bat:

  • Azkoitiko hizkeran: "Patatak zukatzen jardun det haragixekin jan al iziteko".
  • Euskara batuan: "Patatak zanpatzen jardun dut haragiaren jan ahal izateko".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide