Zein da 'erixue' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa

Pertsona bat lo hartu ezinda.

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, loko hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, erixue hitza aukeratu du Azkoitia Gukak. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Erixue hitzak norbait larritasun edo estualdi egoera batean dagoela esan nahi du Azkoitian. Hona hemen adibide bat:

  • Azkoitiko hizkeran: "Gauin amets txar batekin kriston erixue pasau det".
  • Euskara batuan: "Gauean egundoko estualdia pasatu dut amets txar bat izan eta gero".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide