Zein da 'loko' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2024ko abenduaren 13a

Ate baten irudia. (Pixabay)

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, ahotik aittu adiera esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, loko hitza aukeratu du Azkoitia Gukak. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Loko hitzak zerbait kili-kolo dagoela esan nahi du Azkoitian. Hona hemen adibide bat:

  • Azkoitiko hizkeran: "Atie loko dabil azkenaldixen, ta ezta ondo ixten".
  • Euskara batuan: "Atea kili-kolo dabil azkenaldian, eta ez da ondo ixten".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide