Zein da 'ahotik aittu' Azkoitiko adieraren esanahia?

Erredakzioa

Ume baten ahora. (Pixabay)

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, mendi nearra hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, ahotik aittu hitza aukeratu du. Ba al dakizu zein den adiera horren esanahia?

Ahotik aittu adierak ez entzuteari egiten dio erreferentzia Azkoitian. Esaera bezala erabiltzen da, eta beti galderetan. Hona hemen adibide bat:

  • Azkoitiko hizkeran: "Hik ze, ahotik aitze al den/k ala?".
  • Euskara batuan: "Hik zer, ez al dun/k entzuten, ala?".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide