Zein da 'mendi nearra' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2024ko aza. 29a, 09:00

Ur-jauzi bat. (Pixabay)

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, auspez hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, mendi nearra hitza aukeratu du. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Mendi nearra hitzak ur-jauzia esan nahi du Azkoitian. Hona hemen adibide bat:

  • Azkoitiko hizkeran: "Kanadan eon ginenin kriston mendi nearrak ikusi ginuzen".
  • Euskara batuan: "Kanadan izan ginenean egundoko ur-jauziak ikusi genituen".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide