Zein da 'auspez' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa

Zenbait lagun Zarauzko hondartzan. (Guka)

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, handiaurkixek hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, auspez hitza aukeratu du. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Auspez hitzak behera begira etzanda egotea esan nahi du Azkoitian. Hona hemen adibide bat:

  • Azkoitiko hizkeran: "Ni plaxen beti auspez eote naiz, bestela erre eitte naiz da".
  • Euskara batuan: "Ni hondartzan behera begira etzanda egoten naiz, bestela erre egiten naiz eta".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide