Zein da 'handiaurkixek' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2024ko aza. 15a, 08:00

Ganbara bateko irudia. (Pixabay)

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, dun-dun zarra hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, handiaurkixek hitza aukeratu du. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Handiaurkixek kendu bezala erabiltzen da sarritan handiaurkixek hitza Azkoitian, eta zikinkeria handienak kentzea esan nahi du. Hona hemen adibide bat:

  • Azkoitiko hizkeran: "Ganbarie garbiu gendun ta handiaurkixek behintzet kendu ginuzen".
  • Euskara batuan: "Ganbara garbitu genuen, eta zikinkeria handienak, behintzat, kendu genituen".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide