Zein da 'dun-dun zarra' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2024ko azaroaren 8a

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, bela hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, dun-dun zarra hitza aukeratu du. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Dun-dun zarra hitzak hil kanpaiak esan nahi du Azkoitian. Hona hemen adibide bat:

  • Azkoitiko hizkeran: "Batemat jun tzaku, dun-dun zarra ai du ta".
  • Euskara batuan: "Bateren bat joan zaigu, hil kanpaiak jotzen ari dira eta".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.