Zein da 'bela' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2024ko azaroaren 1a

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, oilogaitze hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, bela hitza aukeratu du. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Bela hitzak oraintxe bertan esan nahi du Azkoitian. Hona hemen adibide bat:

  • Azkoitiko hizkeran: "Bela etortzekue da".
  • Euskara batuan: "Oraintxe bertan etortzekoa da".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide