Zein da 'oilogaitze' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2024ko urriaren 25a

Bikote bat, sofan eserita. (Freepik)

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, duro zillerra hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, oilogaitze hitza aukeratu du. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Oilogaitze hitzak bikoteen artean haserretzea esan nahi du Azkoitian. Hona hemen adibide bat:

  • Azkoitiko hizkeran: "Pareja guztixek oilogaitze pasatze omen debe bigarren urtin".
  • Euskara batuan: "Bikote guztiak haserretzen omen dira bigarren urtean".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide