Zein da 'duro zillerra' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, matrailekue hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, duro zillerra hitza aukeratu du. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Duro zillerra hitzak zilarrezko bost pezetako txanpona esan nahi du Azkoitian. Hona hemen adibide bat:

  • Azkoitiko hizkeran: "Hau poza kalin duro zillerra topau ezkeo".
  • Euskara batuan: "Hau poza kalean bost pezetako txanpona topatuz gero".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide