Zein da 'matrailekue' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, zorau hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, matrailekue hitza aukeratu du. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Matrailekue hitza belarrondoa esan nahi du Azkoitian. Hona hemen adibide bana:

  • Azkoitiko hizkeran: "Gurasuek matraileko bana eman tzixoben Jokini".
  • Euskara batuan: "Gurasoek belarrondoko bana eman zioten Jokini".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide