Zorau hitza erotu hitzarekin lotu izan da askotan Azkoitian, baina badu bestelako esanahi bat ere. Hain zuzen, elikagairen bat galtzen edo hondatzen denean erabili ohi da. Hona hemen adibide bana:
- Azkoitiko hizkeran: "Esnie zorau eintzan frigorifikun hoinbeste denbora einde".
- Euskara batuan: "Esnea galdu edo hondatu egin zen hozkailuan horrenbeste denbora eginda".
Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.