Zein da 'mamorrue' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2024ko irailaren 27a

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, purtzille hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, mamorrue aukeratu du. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Mamorrue hitzak intsektuei egiten die erreferentzia Azkoitiko hizkeran. Hemen erabileraren adibide bat:

  • Azkoitiko hizkeran: "Ez naiz mamorro bat akaatzeko lain sekule izen".
  • Euskara batuan: "Ez naiz intsektu bat akabatzeko lain izan sekula".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.