Zein da 'purtzille' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, haure hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, purtzille hitza aukeratu du. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Purtzille Azkoitiko hitzak 'narratsa' esan nahi du. Hemen erabileraren adibide bat:

  • Azkoitiko hizkeran: "Hi haiz etxe hontako purtzillena! Garbiu hire kuartue".
  • Euskara batuan: "Hi haiz etxe honetako narratsena! Garbitu hire egongela!".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide