Zein da 'haure' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2024ko irailaren 13a

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, 'berie ez dunan poza' adieraren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, haure hitza aukeratu du. Ba al dakizu zein den adiera horren esanahia?

Haure Azkoitiko hitzak 'hura' esan nahi du, erakusle edo izenordain moduan erabil daiteke. Hemen erabileraren adibide bat:

  • Azkoitiko hizkeran: "Aure bai zala mutil earra".
  • Euskara batuan: "Hura bai zela mutil ederra".
  •  

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide