Zein da 'berie ez dunan poza' Azkoitiko adieraren esanahia?

Erredakzioa 2024ko ira. 6a, 09:18

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, ondarrak hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, berie ez dunan poza adiera aukeratu du. Ba al dakizu zein den adiera horren esanahia?

Berie ez dunan poza Azkoitiko adiera pertsona gaizto edo bihurri bati erreferentzia egiteko erabili izan da Azkoitian. Hona hemen, erabiltzaile batek Azkoitia Gukari eman dion erabilera adibide bat:

  • "Telebistako albistegietan pertsona gaizto bat agertzen zenean, gure ama zenak ume hura 'gaizto' bezala kalifikatu beharrean, 'berie ez dunan poza' adiera erabiltzen zuen. Alegia, hobe zela ume hura norberarena ez baldin bazen.

Iturria: Azkoitia Gukako erabiltzaile batek bidalitako ekarpena.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide