Zein da 'ondarrak' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, haize ixkutue adieraren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, ondarrak hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Ondarrak hitzak soberan gelditu den janariari egiten dio erreferentzia. Hemen, erabileraren adibide bat:

  • Azkoitiko hizkeran: "Astelehenin bazkaltzeko, jaiko ondarrak izeteie gurin".
  • Euskara batuan: "Astelehenean bazkaltzeko igandeko soberak izaten dira gurean".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide