Zein da 'haize ixkutue' Azkoitiko adieraren esanahia?

Erredakzioa

Izarraitz mendikatea.

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, etxafuru hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, haixe ixkutue adiera aukeratu du. Ba al dakizu zein den adiera horren esanahia?

Haize ixkutue adierak haizeak jotzen ez duen tokia edo gunea esan nahi du. Hemen, erabileraren adibide bat:

  • Azkoitiko hizkeran: "Hamentxe jangoiau bokadillue, haize ixkutun".
  • Euskara batuan: "Hemen jango dugu otartekoa, haizeak jotzen ez duen tokian".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide