Azkoittiko euskerie

Zein da 'etxafuru' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2024ko abu. 9a, 09:00

(Argazkia: Aitziber Arzallus)

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, menoxin hartu adieraren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, etxafuru hitza aukeratu du. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Etxafuru edo etxafurue hitzak suziri esan nahi du. Hemen, erabileraren adibide bat:

  • Azkoitiko hizkeran: "Etxafurun zaratikin bildurtu eitte zan".
  • Euskara batuan: "Suziriaren zaratarekin beldurtu egiten zen".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide