Zein da 'menoxin hartu' Azkoitiko adieraren esanahia?

Erredakzioa

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, xaputar hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, menoxin hartu adiera aukeratu du. Ba al dakizu zein den adiera horren esanahia?

Menoxin hartu adierak gutxietsi esan nahi du. Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

  • Azkoitiko hizkeran: "Lantei earra hartutere, horren lana menoxin hartukoa beti".
  • Euskara batuan: "Lan izugarria eginda ere, horren lana gutxietsi egingo da beti".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide