Zein da 'xaputar' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2024ko uztailaren 26a

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, takaie hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, xaputar hitza aukeratu du. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Xaputar hitzak azpeitiar esan nahi du, eta xapoa ere esaten zaio Azpeitiko bizilagunari. Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

  • Azkoitiko hizkeran: "Xaputarran kontra fuelin jokatze gendunin anbiente earra eote zan".
  • Euskara batuan: "Azpeitiarren kontra futbolean jokatzen genuenean giro ederra egoten zen".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.