Zein da 'takaie' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2024ko uztailaren 12a

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, otie hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, takaie hitza aukeratu du. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Takaie hitzak kolpea esan nahi du, bai fisikoa eta baita psikologikoa ere. Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

  • Azkoitiko hizkeran: "Mendixen bera zatorrela eroi eintzan ta ikeragarrizko takaie hartu zun".
  • Euskara batuan: "Mendian behera zetorrela erori egin zen eta ikaragarrizko kolpea hartu zuen".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide