Zein da 'otie' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2024ko uztailaren 5a

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, plantau hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, otie hitza aukeratu du. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Ota edo otie hitzak oiloek lo egiteko ohea esan nahi du. Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

  • Azkoitiko hizkeran: "Egunero oillun otie garbiu ta preparatze deu".
  • Euskara batuan: "Egunero oiloen ohea garbitu eta prestatzen dugu".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide