Zein da 'plantau' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, mutxikiñe esamoldearen esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, plantau hitza aukeratu du. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Plantau hitzak jantzi esan nahi du. Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

  • Azkoitiko hizkeran: "Ama ontxe etorrikoa, plantatzen ai da kalea juteko".
  • Euskara batuan: "Ama oraintxe etorriko da, janzten ari da kalera joateko".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide