Zein da 'mutxikiñe' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2024ko ekainaren 21a

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, inpernuko txikito esamoldearen esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, mutxikiñe hitza aukeratu du. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Mutxikiñe hitzak sagarraren edo udarearen bihotza esan nahi du. Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

  • Azkoitiko hizkeran: "Sagarra bukatze zunin, mutxikiñe basurea bota e!".
  • Euskara batuan: "Sagarra amaitzen duzunean, bere bihotza zakarrontzira bota e!".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.