Zein da 'inpernuko txikito' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, ooldixe hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, inpernuko txikito esamoldea aukeratu du. Ba al dakizu zein den esamolde horren esanahia?

Inpernuko txikito adierak deabrua edo etsaia esan nahi du. Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

  • Azkoitiko hizkeran: "Inpernuko txikito baño geiztuo aiz".
  • Euskara batuan: "Deabrua baino gaiztoagoa haiz".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide