Zein da 'ooldixe' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, naazkixe hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, ooldixe hitza aukeratu du. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Ooldixe hitzak goroldioa esan nahi du. Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

  • Azkoitiko hizkeran: "Naximentue ipintzeko ooldixe ber deu".
  • Euskara batuan: "Jaiotza ipintzeko goroldioa behar dugu".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide