Zein da 'naazkixe' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa

Azkoitia Gukak, herriko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Aurrekoan, markarixe hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean; oraingoan, naazkixe hitza aukeratu du. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Naazkixe hitzak ogi beltza, integrala esan nahi du. Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

  • Azkoitiko hizkeran: "Gaurkun naazkixekin preparaukot bokaillue, sanuo dala esatebe ta".
  • Euskara batuan: "Gaurkoan ogi integralarekin prestatuko dut ogitartekoa, osasuntsuagoa dela esaten dute eta".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide