Uztaileko Azkoitia Guka aldizkariaren bideo aurrerapena: Unai Andueza diputatua

Erredakzioa 2025ko uzt. 3a, 10:00

Urteko zazpigarren zenbakian askotariko edukiak landu ditu komunikazio taldeak, tartean, Unai Andueza Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena eta Proiektu Estrategikoak saileko diputatu azkoitiarra elkarrizketatu du Gukak. Aldundiak esku artean dituen erronka eta estrategia ekonomikoak zein diren azaldu du, diputatu kargua hartu eta hiru hilabete eskasera.

Datozen egunetan hasiko da Azkoitia Guka bazkideei uztaileko aldizkaria etxez etxe banatzen. Martxoaren amaieran hartu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena eta Proiektu Estrategikoak saileko diputatu kargua Unai Andueza azkoitiarrak, eta hura da, hain justu, uztaileko zenbakiko protagonistetako bat. Aldundiaren lau estrategiak zein diren luze-zabal azaldu du hark, ezegonkortasunen aurrean "oso adi" egoteko unea dela gogoraraztearekin bat.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide