Jardunaldi antifaxista egin zuten atzo, ostiralez, Urola Erdiko Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) eta Kontseilu Sozialistak antolatuta, Azkoitiko Elkarguneko Insausti aretoan. Egungo testuinguru politikoaz jabetuta, "garrantzitsutzat" dute borroka antifaxistara gero eta jende gehiago batzea, eta helburu horrekin antolatu zuten atzoko hitzordua. Hainbat lagun elkartu zen han, orain arte egin dituzten komite antifaxisten jarraipen gisa.
18:00etan hasita, bi hitzaldi eskaini zituzten. Gaur egungo faxismoari eta gerrari begirada bat izenburupean eman zuten aurrenekoa, eta egungo testuinguruaren azterketa orokor bat elkarbanatu zuten GKSko eta Kontseilu Sozialistako kideek. Ondoren, bigarrengo hitzaldian, "jarrera erreakzionario eta matxistei aurre egiteko gakoak" izan zituzten hizpide.
Datozen aste eta hilabeteetan gaia herriratzen jarraituko dutela aurreratu dute Mugimendu Sozialistako kideek.
Jardunaldien antolatzaileei egindako elkarrizketa, hemen.