Ekaineko Azkoitia Guka aldizkariaren bideo aurrerapena: Hafsa Fenehara abokatua

Erredakzioa 2025ko eka. 5a, 12:35

Datozen egunetan hasiko da Azkoitia Guka bazkideei ekaineko aldizkaria etxez etxe banatzen. Urteko seigarren zenbakian askotariko edukiak landu ditu komunikazio taldeak, tartean, Hafsa Fenehara abokatua elkarrizketatu du Gukak, hark bere kontsulta ireki baitu Eibarren. Atzerritartasunaren Legearen traben gainetik, paperak lortzen laguntzen die hark atzerritik etorritako herritarrei.

Paperak lortzeko bidea zaila eta luzea da, eta tramiteok are konplexuagoak dira helmugako herrialdeko hizkuntza menperatzen ez duten pertsonentzat. Eibarren (Gipuzkoa) duen bulegotik, Hafsa Fenehara (Ujda, Maroko, 1999) abokatu azkoitiarrak bide horretan laguntzen ditu hainbat herritar, gertutasunaren berme bikoitzarekin, gainera: arabieraz hitz egiten du eta paperak lortzeko bidea ibili behar izan zuen berak ere.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide