Pilotari Egunerako girotzen hasi dira herriko saltokiak

Andoni Elduaien 2025ko eka. 4a, 10:48

Saltokiek beraien erakusleihoetako produktuen artean jarri dituzte ikusgai pilotak, kamiseta gorri zein urdinak, gerrikoak, txapelak eta duela hamarkada batzuetako argazki zaharrak. 

Zapatuan bederatzigarrenez ospatuko dute Azkoitian Pilotari Eguna, eta herritarrak bezala, herriko saltokiak ere hasi dira egun handirako prestatzen. Ostiralean Pilotari Txiki Eguna egingo dute herrian, eta zapatuan, eguna. Inoizko egitarau zabalenarekin dator, gainera, aurtengo festa. 

Egunaren aitzakian, Alde Zaharreko eta inguruetako zenbait dendarik bat egin dute festarekin, eta beren saltokietako erakusleihoetan salgai dituzten produktuen artean jarri dituzte ikusgai pilotari lotutako zenbait elementu, hala nola pilotak, aurtengo Pilotari Eguneko gorri eta urdin koloreko kamisetak, gerrikoak eta txapelak. Batzuk, gainera, garai bateko pilotariak agertzen diren zuri-beltzeko argazki zaharrak ere itsatsi dituzte erakusleihoetan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide