Atauni irabazita, eskuzko Herriartekoaren final-laurdenetara pasatu da Azkoitia

Nerea Uranga 2025ko mai. 24a, 10:11

Azkoitia Herriarteko partida batean. (Ane Olaizola)

Herriarteko eskuzko final-laurdenetan Beasain izango du aurkaria. Bihar, berriz, Esku Pilotako Kluben Ligako final-laurdenak jokatuko dituzte Oteiza pilota elkartekoek Hernaniren kontra.

Azkoitiko Oteiza pilota elkarteko eskuzko pilotariek bi final-laurden dituzte aurrez aurre: Gipuzkoako Herriartekoa Beasainen kontra datorren asteburuan eta bihar, maiatzaren 25a, Esku Pilotako Kluben Ligakoa Hernaniren aurka.

Herriartekoaren final-zortzirenekoaren itzulikoa atzo jokatu zuten Azkoitiko pilotariek Ataungoen kontra. Azkoitiak 1 eta 2 galdu zuen atzokoan, baina joanekoan 3 eta 0 eginda hurrengo fasera pasatzea lortu du. Atzo arratsaldean Ataunen izan zituzten neurketak: kadete mailako 0-22 irabazi zuen Azkoitiak. Gazte mailakoa, 22-6 egin zuten eta nagusien mailakoa 22-8.

Kluben artekoa bihar, igandea

Bihar, maiatzak 25, Esku Pilotako Kluben Ligako final-laurdena jokatuko dute Azkoitiko Oteiza pilota taldekoek Hernaniko udal pilotalekuan, 11:00etan hasita. Honakoak izango dira neurketak: kadeteetan Oteizako Etxaniz-Segurolak Makatzaga-Zugastiren kontra jokatuko dute; gazteetan Arregi-Bastidak Oses-Azpeitiaren kontra; eta nagusietan, Oteiza-Juaristik Apaolaza-Lizeagaren aurka.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide