Guka Telebistak atzo eman zuen Dabilen harriari... saioaren bederatzigarren atala, Juanito Dorronsoro protagonista zela. Zumaiarrak bere bizipenak eta garai bateko kontuak berritu zituen kameren aurrean, eta datozen asteetan, eskualdetik falta diren bi herrietako beste horrenbeste protagonistak gauza bera egingo dute, dabilen harriari ez baitzaio goroldiorik ateratzen. Atzoko atala hemen duzue ikusgai, oso-osorik.