Euskaraldia 2025

Hasi dira Euskaraldiko txapak banatzen

Aitziber Arzallus 2025ko mai. 10a, 14:34

Euskaraldiko mahaia Portaleburu aretoaren parean, gaur goizean. (Aitziber Arzalllus)

Euskaraldian izena eman duten herritarrek astelehenetik asteazkenera ere izango dute paparrean jartzeko txapak jasotzeko aukera. Euskara Mahaiko kideek plazan jarriko dute horretarako mahaia, 12:00etatik 13:00etara eta 17:30etik 19:30era. Banderatxoak eskuratzeko aukera ere egongo da.

Astebete baino gutxiago falta da Euskaraldiaren laugarren aldiari ekiteko, eta egitasmoan izena eman duten azkoitiarrek dagoeneko jaso ditzakete ahobizi edo belarriprest direla adierazteko txapak. Hain zuzen ere, gaur goizean txapak banatzen aritu dira Euskara Mahaiko kideak plazan, eta astelehenetik asteazkenera ere horretan ariko dira 12:00etatik 13:00etara eta 17:30etik 19:30era. Plazan jarriko duten mahaian Euskaraldiko banderatxoak eskuratzeko aukera ere izango dute herritarrek. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide