Azkoitiko Oteiza pilota elkarteko ordezkariek dozenaka herritarren aurrean jokatu zituzten Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren final hamaseirenetako itzulerako partidak etxean, Gurea pilotalekuan. Espero bezala, azkoitiarrak erraz sailkatu ziren hurrengo kanporaketa fasera —final zortzirenekoak—, Aretxabaletaren aurkako hiru partidak irabazi eta gero.
Azkoitiko eskuzko pilotariek 0-3 irabazi zuten joan zen astean Aretxabaletan, eta horrenbestez, final hamaseirenetako kanporaketa erdi erabakita zuten Oteizakoek, atzo jardunaldian nahiako batzuten partida bakarra irabaztea.
Kadeteetan, Julen Etxanizek eta Urtzi Segurolak 22-1irabazi zuten, eta gazteen mailan ere aurreko asteko pilotari berberak atera ziren kantxara: Jon Arregi eta Imanol Bastida; haiek 22-6 nagusitu ziren Aretxabaletaren aurka. Nagusietan, bestalde, Jon Oteiza eta Inhar Egañak osatu zuten bikotea, eta haiek ere 22-6 egin zuten.
Hiru partidak galduta ere, gaur Aretxabaletakoek baino tanto gehiago eginez gero –hamabost tantotik gora, alegia–, Azkoitiak egingo luke aurrera.
Hurrengo fasera sailkatuta, Azkoitiak Ataun izango du final zortzirenetan arerio. Datorren asteburuan hasiko dute kanporaketa hori, eta Oteizak etxean jokatuko ditu joaneko partida horiek ere.
Hona hemen eskuzko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren koadroa:
Gomazko palistak, datorren astean
Gomazko paletako txapelketan parte hartuko duten Azkoitiko palistak, berriz, datorren asteburuan, final zortzirenetan, hasiko dira lehian. Lehen kanporaketan Zumarraga izango dute arerio, eta joaneko partidak Gurean jokatuko dituzte haiek ere; itzulerakoak, Zumarragan.
Final laurdenetara sailkatzea lortzen badute, palistek Astigarraga izango dute aurkari final laurdenetan.