'Dabilen harriari...' saioko zortzigarren protagonista, Pedro Olazabal

Guka Telebista 2025ko mai. 7a, 09:00

Dabilen harriari... elkarrizketa saioaren zortzigarren atala atzo iluntzean bota zuen Guka Telebistak, eta gaurtik aurrera ikusgai da Gukaren webgune guztietan. Pedro Olazabal beizamarra da oraingoan protagonista.

Guka Telebistak atzo eman zuen Dabilen harriari... saioaren zortzigarren  atala, Pedro Olazabal protagonista zela. Beizamarrak  bere bizipenak eta garai bateko kontuak berritu zituen kameren aurrean, eta datozen asteetan, eskualdetik falta diren beste hiru herrietako beste horrenbeste protagonistak gauza bera egingo dute, dabilen harriari ez baitzaio goroldiorik ateratzen. Atzoko atala hemen duzue ikusgai, oso-osorik.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide